XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); eta errukior eta beste zenbait hitzetan ere ageri danez, badu agian bere esanahi bereizi eta gotorren bat.

Ikertu beharko dugu beste garai batean eta zehazkiago.

Azkor ere, esanahiz eta atonduraz, arau onekoa dugu: az-kor, bizkor edo aserrekor bezela.

Azku, ar-k-ur sorbidekoa izan daiteke.

Arrail (ar-a-il) getasun zentzuzkoa dugu.

Berdin asaldu (ar-al-du) eta arakaldu (ar-a-gal-du).

Baina arakatu ordea, beste zentzu batekoa dugu (ar-a-ka-tu, -ka: haciendo).

Eta hitz guzti hauen esanahiak, atondura haueri dagokienak ditugu.

Aztu (ar-t-u) getasunezkoa, its-u bezala.

Ohargarri dugu, artu: tomar ere badugula; eta horregaitik ahoskera aldaketa ageri zaigula; baina biotako -tu hori ez dugu gauza bera.

Lehenbizikoan, t betegarri dugu eta u gengarri; eta bigarrenean, -du adizgilearen aldaki.

Armin (ar-min) atondura argiko beste hitz bat dugu; ar mindua adierazten digu esanahiz eta atonduraz.

Arbin, ahosketa aldaki bat besterik ez dugu.

Eta armindu, ar-min-du.

Arren, bai bere esanahiagaitik eta bai bere atonduragaitik hitz bitxi bat dugu eta oso baliotsua.

Baina hitz hau aztertzeko ezinbestekoa dugu urren hitzakin kidekatzea; eta beste arlo bateri dagokion gaietan garrantzia dutenez, biak bateraki ikertuko ditugu.

Ar eta ur ahoskiak bata bestearen leian ageri izatea, arauzkoa dugu; hor ditugu argoi (ar-goi) eta urgoi (ur-goi) atondura eta esanahi berberakin.

Urdu (ur-du) atondura eta esanahi argienetarikoz ageri zaigu; uste (ur-te) ere berdinki, zalantzarik bagekoa; urguri (ur-guri) espíritu tierno dugu, beraz, atondura arauz, zoragarria.

Uzmo eta usna, era askotan ohargarriak ditugu; alde batetik -o: -a ageri digute; bi mugatzaileok, hitz aldakiak erasortzeko berdinki erabili izan ditu euskerak: ario/aria, arro/arra, arazo/araza, asmo/asma, e.a.

Bestetik uz: us (ur) usain zentzuaren jabe eta adierazgile dugu: usain (us-a-in), zalantzarik bage, aditza izana dugu, oler zentzuarekin.